Azken aldian bezala, herriko errugbi taldeak ez dauku berri onik erraten oraingoan ere. Alabainan, lehen taldeakazken partida 6-13 galdu du Pouillon-en aurka eta bigarrenak 14 eta 18. Gainera, aldi huntan ondorioak usaian baino latzagoak dira, mailari eusteko itxaropen guziak galdu baitira. Izan ere, aurtengo denboraldiaren bururatzeko lau neurketa falta badin badira ere, badakigu oraindanik heldu den urtean Sarako Izarra 3. mailan arituko dela.
Hala ere, berri guziak ez dira txarrak Sarako errugbiarentzat, Pepito Elhorga saratarra (eta Sarako Izarrako jokalari ohia) deitua izan baita Frantziako selekzioan aritzeko Italiaren kontra, Sei Herrien arteko xapelgoaren kari. Zoritxarrez, berri ona jakin bezain laster min hartu du entrenamendu batean eta ez da beraz, aritzen ahalko. Dudarik ez dugu bertze parada bat ukanen duela, behar bada euskal selekzioarekin ere. Dena dela, zorionak Pepito!