Basurde jatea

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 7a

Larunbat huntan, martxoaren 10ean, herriko ihiztari eta laborariak bilduko dira basurdea jateko. Berako ihiztari batzuk ere hor izatekoak dira, horien zakurrak esker atxematen baituzte basurdeak. Bigarren urteko, afaria Pullman jatetxean eginen da (70 liberetan). Aperitifa sarezko ihiztari elkarteak eskainiko du eta 150 lagun inguru bildu behar dira. Ihizi sasoina nahiko ona ateri zaiote aurten, iraila eta urtarrila artean 13 basurde hil baituzte, iaz baino bi gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun