Otsailaren 12an ikastolako hamabortz haurrek eskola berria estreinatu zuten. Eskola publikoaren behereko aldean herriak lokal haundi bat eraiki du. Hunen erdia herriko Olhain ikastolak baliatuko du eta bertze erdia Osasuna gimnastika elkarteak. Udan aisialdiko elkarteak erabili beharra du.
Bertzalde, hemendik goiti, ikastolak astero oren batez Manex Bergararen bisita ukanen du. Manez lehengo historio xaharrak kontatzera joanen da haurreri; hasi aintzin segur izaten ahal gara haurrek momentu goxoak pasatuko dituztela, Manex artista baita. Biba zu!