Etxalartar aunitz euskararen alde

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 7a

Oinarriak eta Nafa­rroa­ko alkateek deituriko herri-agerraldian etxalartar ugari bildu zen. Otsailaren 24an Iru­ñera joateko Euskara Ba­tzordeak, Guraso El­kar­tearen 70 bat pertsona biltzea lortu zuen. Miguel Sanz presidentearen euskararen aurkako kanpainaren kontra daudela erakutsiz. Autobus bat nahikoa ez zenez, gazte batzuk Igantziko autobusean joateko aukera izan zuten. Manifestazioak besta giroa ere sortu nahi zuenez, herriko trikitilarien laguntzaz egin zuten Iruñako Golem zinemetatik Gaztelu Plaza arteko ibilbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun