Inoiz baino arrakastatsuagoak izan dira aurtengo iñauteak

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 7a

Iñauteak haurrek hasi zituzten ortzegunean. Goizeko eskea eta gero, hainbat antzerki emanaldi eskaini zituzten herrian. Honen aitzakian jende aunitz ateri zen eta koadrila handia bildu zen plazan egin zen berenduan ere. Aur­ten­goan gainera, haurrek Arantzako eskolako ikasleen bisita izan zuten. Ikasle eta irakasleak kontent ageri ziren lortutako emaitzarekin.
Astelehenean eta asteartean, berriz,  gazteen eta ez hain gazteen txanda ailegatu zen. Astelehenean, gosaldu ondotik, bi taldetan banatu ziren gazteak base­rrietara joateko. Beheko auzoetara joandakoek ibilbidea oinez egin bazuten ere, goiti joan zirenek Eustakio eta Fran­tzis­ko Mari Iparra­gi­rreren laguntza izan zuten baserri-buelta traktorez egiteko. 50 bat lagunek afari legearekin akautu zuten egun berexi hori. Honela, iñautetako egun nagusiari bi­de eman zitzaion asteartean. Aurten inoiz baino karroza gehiagoz gozatzeko aukera izan genuen: piratak, bonbe­ro­ak, equipo aaa.com… Honetaz gain, bertze hainbat mozorro ikusi ziren. Gainera, Altxata elkarteak «Matxin» aktorearen ikuskizuna antolatu zuen aurten, berrikuntza bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun