Nafarroako Bertsolari txapelketako igande honetan hasiko da Elizondoko Antxitonean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Finala apirilaren 1ean izanen da Berako pilotalekuan

Igande honetan, martxoak 11, arratsaldeko 4,30etan Elizondoko An­txitonea trinketean eginen den saioak hasiera emanen dio aurtengo Nafarroako Ber­tso­lari txapelketari. Mikel Altzuart, Ekhine Etxepeteleku, Iñigo Iba­rra, Jean Louis Hari­nordoki «Laka», Fermin Mi­hura eta Julen Ze­laieta ariko dira saio horretan. Hurrengo larunbatean, martxoaren 17an, Lo­do­sako Kultur Etxean egi­nen da bigarren saioa, Nerea Bruño, Os­kar Estanga, Ekintza Lan­­da, Joxema Leitza, Jo­xe Juan Zubieta «Etxa­be» eta Aritz Sara­guetarekin.
Txapelketa, berez, martxoaren 2an hastekoa zen Lodosan, baina prentsaurrekoa emateko zegoela ikusirik eta propaganda aldetik hutsune handi xamarrak zeudela oharturik, Nafa­rroako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Ba­­tzor­deak txapelketaren hasiera atzeratzea erabaki zuen.
Bertze hamar bertsolari zuzenean finalerdietan hasiko dira
Bi kanporaketa hauetatik zazpi bertsolari pasatu dira finalerdietara, saio bakoitzeko bi onenak eta puntuaziorik altuena lortu duten hurrengo hiruak. Joan den urteko sailkapena kontuan hartuz bertze hamar bertsolari zuzenean ariko dira finalerdi horietan. Mar­txoa­ren 18an, arratsaldeko 5etan Leitzako zineman Xabier Lega­rreta, Xa­bier Silveira, Manolo Aro­zena eta Xabier Terreros ariko dira, kanporaketa gainditu duten bertze bi bertsolarirekin batera.
Hurrengo finalerdia martxoaren 23an eginen da, arratsaldeko 6etatik aitzinera Iruñeko Iruñezar Euskaltegian. Amets Arzallus, Bittor Elizagoien eta Iñigo Olae­txea, bertze bi lagunekin ariko dira.
Hirugarren finalerdi bat ere izanen da, martxoaren 25ean, arratsaldeko 4etatik aitzin Izpuran. Estitxu Aro­zena, Sustrai Kolina eta Juan Mari Lopez dira zuzenean ariko diren bertsolariak, kanporaketako bertze hirurekin.
Finalerdiko saio hauetan honako lana egin beharko dute bertsolariek: Zortziko handian hiruna bertso ofizioka, zortziko ttikian hiru­na bertso ofizioka, bi puntturi erantzuna eman, hamarreko ttikian hiruna bertso ofizioka eta kartzelan, hamarreko handian azkenaurreko puntua emanda eta gai bati hiru bertso kantatu beharko dituzte.

Final nagusia apirilaren 1ean Berako Eztegara pilotalekuan
Finalerdietatik zortzi bertsolari pasatuko dira, apirilaren 1ean, arratsaldeko 4,30etan Berako Eztegara pilotalekuan eginen den final handira. Finealean honako lan hau egin beharko dute: Zortziko handian hiruna bertso ofizioka, hamarreko ttikian hiruna bertso ofizioka, hiru puntturi erantzuna eman, Mainontzin hiruna bertso ofizioka eta kartzelan, gai bati hiru bertso.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun