Juan Carlos Garro beratarra indartsu bueltatu da konpetiziora. Espainiako eta Euskadiko Openen lehendabiziko probak irabazi ditu eta sailkapenen buruan dago. Bertzalde, Jose Mari Goia igantziarra Romanzedoko Udala Sarian nagusitu zen martxoaren 4an. 60 txirrindularik hartu zuen parte. Goiak ordubete eta bi minutu behar izan zituen proba burutzeko. Irabia taldeko Valcarlos bigarren izan zen 15 segundura eta Arabako Idigoras hirugarren, 20ra.