Errezilgo Xabier Orbegozo Arria V.ak, aisa irabazi zuen martxoaren 4an Doneztebeko pilotalekuan Felix Etxeberria sunbildarraren kontrako aizkora apostua. Bi aizkolariek hogeina kanaerdiko moztu behar zituzten. Ordubete, 8 minutu eta 36 segundu behar izan zituen Arriak. Etxeberriak kasik sei minutu gehiago behar izan zituen, ordubete, 14 minutu eta 15 segundu. Zortzirehun bat ikusle hurbildu ziren urteko lehen aizkol apostua ikustera.