Garikoitz Atxa

ttipi-ttapa 2009ko ira. 4a, 16:49

Urtxintxa-Aptiva taldeko txirrindulari almandoztarrak irabazi zuen martxoaren 11n Lizarran jokatutako 9. Asador Astarriaga lasterketa. Junior mailako txirrindulariei zuzendutako lasterketa honek 75 kilometroko ibilbidea zuen eta Atxa hameka laguneko sprintean nagusitu zen. Eskual­deko txirrindulariak biltzen dituen Ur­txin­txa-Aptiva taldearen lana ez zen nolanahikoa izan eta lau txirrindulari sartu zituen hamar lehenbizikoen artean. Irabaz­learekin batera, Uriz bosgarrena izan zen eta Liborio Ariztia doneztebarra seigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!