“Azkeneko urte terdia ahazteko sari ederra da txapel hau”

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Asier Olaizolak eskuz binaka jokatu dituen bi txapelketa nagusiak irabazi egin ditu. Duela bi urte, Elkororekin, Aspek bakarrik jokatu zuen Espainiako txapelketa irabazi zuen. Joan den urtean, txapelduna izanik, txapelketatik kanpo utzi zuen Aspek, ordurako Maeskurekin fitxatuko zuela jakina zelakoz. Aurten ere, bertze horrenbertze egin zuen Aspek, baina Eugiren lesioak txapel­ketaren ateak ireki zizkion Asierreri. «Lagun baten zoritxarragatik sartzea tristea da, baina nire aukera aprobetxatu nuen. Joan den urtean gertatutakoa errepikatzea ez nuen nahi. Azkenean, txapelketa aritzeko moduko pilotaria naizela erakutsi dut». Finalaren bigarren zatian ez omen zen gustora aritu. Goñik egindako partiduarekin, berriz, harritua gelditu zen. «Partidu ikaragarria egin zuen, jo, kantxan mugitu, lagundu… perfektua izan zen». Azken urte terdian Aspetik jasotako tratua egokia izan ez bada ere, hortik atera eta Maeskura joatean ez omen dio txapela inori aitzinetik pasatuko: «Txapelaz disfrutatu besterik ez dut nahi, asko kostatzen baita hori irabaztea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun