Udalbiltzak Ikas-bi, Euskal Haziak eta Udaleku lagunduko ditu

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 4a

Desagertzekotan zen Udalekuk bere lana aintzina segitzen ahalko du Udalbiltzak eman dion 6 milioi pezetako dirulaguntzari esker, 240.000 libera. 1982az geroz, Udalekuk haurtzaindegiak, udalekuak, ateraldiak eta halakoak proposatzen ditu haurrentzat. 1.400 gazte biltzen ditu gaurko egunean.
Bertzalde 3 milioi 750 mila pezeta emanen dizkio Ikas Biri mugaz gaindiko harremanak haunditzeko gaztetxoen artean. Euskal Haziak taldea eta euskal irratiak ere lagunduko ditu Udalbiltzak. Talde hau 1998an sortu zen Iruñan Euskal Herri osoko hautetsiak biltzeko. Euskararen egoera ez baita arras ona Iparraldean, Jon Jauregi Udalbiltzako presidentak laguntza ematea beharrezkoa dela erran zuen martxoaren 15ean Azkaineko Herriko Etxean iragan zen ekitaldian.
Udalekuko Ttitto Agerre pozik agertu zen hitzarmen sinatze egun hortan, azken hilabeteetako lanaren fruitua baita laguntza hau eskuratzea. Diru biltze hau herriko zonbat gazteentzat ere berri ona da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun