Herriko lehen auzapez-anderea izanen dugu ondoko sei urteetan

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 4a

Haurtzaindegi berria eraikitzea da bere lehen xedeetan

Agintaldi berrian emazteek behar zuten toki zabala izanen dute herriko kontseiluan. Gainerat, lehen aldikotz Senperek auzapez-anderea du martxoaren 11az geroz, Christine Bessonart euskaldunberria. Hautatua izan bezain laster erran duenez, pozik da emazteez inguraturik izatea lan egiteko eta entseiatuko da bilkurak arratsetan antolatzea den-denek parte hartzeko gisan. Bere ustez, langile eta ama direnek ongi eskertuko dute seguraski.  Girix­tino-demokratatzat du bere burua alderdikide ez den 46 urteko auzapezak. Proiektu andanaren artean haurtzaindegi berria eraikitzea da bere lehen xedeetan. Hemen dituzue herriko bozetako emaitzak:
Boz-emaileak orotarat: 3295
Boz-emaileak: 2548
Bali diren bozak: 2426
Parte hartzea: %77.
27 alkiak hola banatu di­­­tuzte: Christine Be­sso­­nart %52, 21 kontsei­­lari; Christian Fourgeau %33, 4 alki; Pierre Iturria % 15, 2 alki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun