Sara-Bermeo-Leitza topaketak aste hondar huntan

Aña Mari eta Fred 2009ko ira. 4a, 16:34

Bigarren urteko, Bermeoko, Leitzako eta Sarako euskaltzaleak asteburu oso batez elkartuko dire. Joan den urtean 3 herritakoak Ber­me­on elgarretaratu ziren. Aurten Nafarroako Leitza herrian dute hitz ordua martxoaren 24 eta 25ean. Asteburu honen helburua elkar hobeki ezagutzea da; gure mintzairari dagokion tokia emanez. Erran gabe doa bi egunez harreman guziak euskaraz eginen direla; gure herrian holakoak gero eta urriagoak dira zoritxarrez!
Hona ondotik asteburuaren egitaraua: Larunbatean, herri bakoitzeko euskara taldeen bilkura; gazteen arteko jokoak: kalejira musikari eta dantzariekin, triki poteoa eta afaria. Igandean: mendi ibilaldia, bazkaria eta pilota partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun