Garaipena azkenean

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 4a

Azkenean! Aspal­diko partez Sarako Izarra errugbi taldeak garaipena erdietsi du, martxoaren 11n St Julien-en-Borne taldeari 25 eta 3 nagusitu baitzaio. Nahiz eta jakin heldu den denboraldian azpiko mailan jokatuko dutela, basurdeek erakutsi dute Animanian irabaztea ez dela nihorrentzat gauza errexa izanen. Bertzalde, bigarren taldeak jokatu gabe irabazi du, Landestarrek ez baitute talderik aurkeztu. Sarako Izarrak denboraldi huntako azken bi partidak martxoaren 25ean (Azkainen kontra Animanian) eta apirilaren 1ean (Lit-et-Mixeko zelaian) jokatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun