San Josepe eskola Haurren Bestan

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 4a

Aurten ere San Josepe eskola pribatuak Haurren Bestan parte hartuko du. Apirilaren 1ean, igandearekin, Hazparnen Mendeola sala berrian (Intermar­ché ondoan) arratsaldeko 3etan iraganen da. Bes­ta hau Euskal Ha­ziak (eskola pribatuen elkarteak) Mixel Labe­gueriren omenaldi gisa antolatu du oraingoan. Euskal kantari eta olerkari haundi honen omenez hor izanen dira bere bi seme Peio eta Eneko Labeguerie eta Erramun Martikorena. Kantari hauen ondoren haurrek Labegueriren lau kantu abestu beharrak dituzte. Arratsaldea behar bezala finitzeko «Azkonak» pailaso taldeak bere azken emanaldia eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun