«Beti aitzinka» taldekoak izanen dira herriko hemeretzi kontseilariak

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 4a

«Biharko Sara» gazteen zerrendak beren arrengurak plazaratu ditu

Kantonamendu eta herrietako hauteskundeen lehen itzulia iragan da martxoaren 8an. Hauek dira herrian izan ditugun emaitza aipagarrienak. Kantona­men­­duko bozetan Vincent Bru nagusitu da (%22,6), bigarren Aber­tzaleen Batasuneko Panpi Dirassar agertzen da (518,8) eta hirugarren Peio Labeguerie (%18,6). Dena den, Pauen arituko den Ezpeletako kantonamenduko ordezkaria Vincent Bru eta Peio Labeguerieren artean hautatu beharra zen martxoaren 18an, bi hauek baitituzte botu gehienak bildu kantonamendu guzian.
Bertzalde, aipatu hauteskunde horietan parte hartzea %73,8koa izan baldin bada ere, herriko kontseilarien hautatzeko bozkatzen ahal duten %77,4ek egin dute. «Beti aitzinka» Jean Aniotzbehere auzapezaren zerrendako 19 hautagietarik 18 hautatuak izan dira lehen itzulian, eta kanpo gelditu den bakarrak bigarren itzulian hautatua izateko mentura zuen, hautagai bakarra izanki. Aulkirik ez baldin badute ere, aipagarria da «Biharko Sara» zerrendako gazteek egin dutena. Alabainan, hauteskundeen aitzakiarekin beren (eta jende ainitzen) arranguren plazaratzeko paradaz baliatu dira, saratar frangoren sustengua erdietsiz gainera. Herriko gazteak herriko biziaz eta geroaz arduratzen direlaren seinalea, norbaitek zalantzak balitu…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun