Negu hunek inguruko ostatu eta jatetxeetan mugimendua ekarri du: alde batetik Alkerdin «Burkaitzea» jatetxea berriz ireki eta martxan dago. Bertze aldetik Urdazubin lehen ere ostatu izana zen bat berritu eta ireki dute: «Montxoren ostatua». Azken urte hauetan bakarrik estanko bezala funtzionatzen bazuen orain irudi du arrakasta haundia hartzen ari dela ostatu bezala, batez ere gazteen artean.