Urtero bezalatsu, adintuendako oporrak antolatu ditu IMSERSO erakundeak. Andaluzian, Balear Irletan, Katalunian eta Valentzian hamabortz edo zortzi eguneko egonaldiak izanen dira aukeran, Murtzian hamabortz eguneko egonaldia izanen da eta Kanariar irletan eta Portugalen, berriz, zortzi egunekoak. Eskariak aurkezteko epea martxoaren 31n akautuko da. Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan (948 635036, Bortziriak), (948 451770, Malerreka), (948 510840, Leitzaldea) edo 948 580006 (Baztan).