Arkupeak elkarteak Tutera eta ingurua bisitatuko du martxoaren 29an

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Arkupeak Jubilatu, Pentsionista eta Alargunen Elkarteak Tutera eta ingurua bisitatuko du martxoaren 29an. Goizean bodega batzuk bisitatuko dituzte eta 14:30etan bazkalduko dute Castejon hotelean, honako menu honekin: Ajillora egindako pikillo piperrak, xixa eta magra nahaskia, kalamarrak erromatar erara, garaiko barazki menestra, umerria patata panadera eta kogoiloekin, txanpain kopa eta tarta izozkiarekin. Etxeko ardo beltz eta gorriak, ura, kafea eta kopa ere izanen dira. Bazkalondoan, arratsaldeko 5etatik 7etara dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun