Aurtizko pilota txapelketaren finala igandean jokatuko da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Igande honetan, martxoak 25, eguerdiko 12ak aldera jokatuko da Aurtizko Ostatuak laugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren finala, auzoko Koianea Ttikia pilotalekuan. 11etan jokatuko da hirugarren posturako lehia eta ondotik izanen da final nagusia. Hamabi bikotek hasi zuten aurtengo txapelketa eta joan den igandean jokatu dira finalerdiak: Retegi eta Olazabal beratarrak, Al­tzu­garai eta Ordo­kiren kon­tra, alde batetik. Bertze aldetik, Agesta eta Errandonea, Mugi­ka­ren ordez aritzekoa zen Matxitene eta Ma­ka­tzene lesakarren kontra aritzekoak ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun