726 milioi pezeta inbertitu nahi dira eskualdeko kirol instalazioetan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

2000 eta 2003 urteen artean eginen dira Baztan-Bidasoan


Baztan, Bortziriak eta Malerrekako hamasei udalek kirol instalazioetan 726.106.161 pezetako inbertsioak aurrikusi dituzte hurrengo hiru urtetarako. Honela jakinarazi zuen Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak martxoaren 8an Leka­rozen egindako bileran.
2000-2003 urteen artean 24 obra egin nahi dituzte hamasei udal horiek. 2000. urtean, Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak Arraiozko pilotalekuaren moldaketa lanak subentzionatuko ditu. 2001 eta 2001 urteetan hasi eta Institutuaren dirulaguntza jasoko duten lanak hauek izanen dira: Arantzan pilotalekuaren aitzinaldea moldatu, Berako kiroldegian gimnasioa egin, Doneztebeko pilotalekuan aldagelak moldatu eta kiroldegian squash pista eta arte martzialak (judo, karate…) egiteko aretoa eraiki, Oitz­en lokala moldatu eta pilotalekuko aldagelak bertan egin, Urrotzen ere pilotalekuko aldagelak eginen dira eta Elizondon, biltzen den estalkia izanen duen igerilekua eraikiko da.
Aitzineko hirurtekoan, 1997-1999koan, hamar udalek jaso zuten 281 milioiko dirulaguntza hamabi lan egiteko: Arantzan pilotalekua moldatu; Beran gimnasioa egin kiroldegian eta igerilekuan eta tenis pistan moldaketak egin; Etxalarren pilotalekua moldatu; Igantzin pilotalekua handitu eta estali; Do­nez­teben kiroldegia eraiki; Labaienen pilo­ta­lekua moldatu; Le­gasan pilotaleku estalia egin; Zigan pilotalekua moldatu;  Elizondon kiroldegia moldatu eta gimnasoa egin eta Oronozen frontoia moldatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun