Kirol arloan ere izanen da zer ikusi aste hondar honetan. Igandean, arratsaldeko 6etatik aitzinera, jokatuko da udal kiroldegian Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako futbito txapelketaren final nagusia. Azken hiru urteotako txapelduna, herriko Titi Ostatua izanen da finalista bat eta bertzea, Elizondoko Goizalde Ostatua. Haserako fasean, bi finalistak multzo berean egokitu ziren eta partidu bana irabazi zioten elkarri. Golen aldeari esker, Elizondokoak izan ziren multzo buru eta Titi bigarren, baina finala berezia da eta ikusi behar zer gertatzen den.
Ordubete lehenago hirugarren posturako lehia jokatuko dute Lesakako Haizegoa eta Elizondoko Txokoto ostatuek.