Altxata kultur elkartearen aurtengo asmoetariko bat Andre Mari dantza taldeko neska nagusienen soinekoak egitea da. Horretan buru-belarri dabiltza Altxatako kide diren Mª Asun Olagarai eta Birjinia Arburua. Doneztebeko jostun baten laguntzaz josiko dituzte erositako telak. Herriko bertze emakume batzuen laguntzaz blusetan beharrezkoak diren bainikak, gonazpikoak, etab. eginen dituzte. Seguro aurtengo bestetan inoiz baino dotoreago ikusiko ditugula herriko dantzariak.