Martxoaren 10ean kontzertu arrakastatsua eskaini zuen “Sargento Piperra” taldeak. Talde honek lehenago ere Etxalarren jo izan du, “Los Dinosaurios” izena zuela. Herriko jendeaz gain, kanpotar andana bat ere bildu zuen musika-emanaldi honek eta giro polita sortu zen.