Larraburua jubilatu elkarteak urte berriarekin batera eman zion bukaera mus eta partxis txapelketari. Hala ere, bertze sariketa bati eman zion bide ondotik; urdaiazpiko txapelketari. Igandero jokatu dituzte partidak. Azkenean, martxoaren 11n jokatu zen Larraburuan finala. Musean, Teodoro Perugorria eta Jose Antonio Indaburuk Santiago Olasagasti eta Joxe Mari Berruetaren kontra jokatu zuten eta azken hauek izan dira irabazleak. Partxisean irabazleak Milagros Santesteban eta Feliziana Zubieta izan ziren. Sariketa eta afaria egin zuten gero.