Martxoaren 11n Altxata kultur elkarteak batzar orokorra burutu zuen. Elkarteak dituen 100 bazkidetatik dozena bat inguru bertzerik ez zen bildu. Hauek eztabaidatutako gaien artean azken batzarraren aktaren onarpena, iazko kontuak, aurtengo aurrekontua, egoitzaren beharra eta juntaren berritzea zeuden. Junta berritzeari dagokionez, ez da kide berririk sartu baina lehendakaritzan aldaketak egon dira. Orain arte Patxiku Irisarrik bete duen lana Ainara Arburuak hartu du. Bertzalde, aipatu 1.700.000 pezeta inguruko aurrekontua duela eskuartean aurten burutuko diren ekintzetarako. Hameketakoarekin akautu zen aurtengo batzarra.