Jende andana bildu du antolatu berri den aerobik ikastaroak

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 4a

Iñauterien gehiegikeriak leuntzeko asmoz, gazte talde handi bat bilduko da gimnasia egitera, musikaren erritmo­ra. Andre Mari elkartea­ren bidez Itxaso Olas­ko­a­ga irakasleak antola­tu du herriko gazteengan interes handia sortu duen ikastaro arrakas­tatsua. Hori, apuntaturiko 20 gazteek (denak neskak) erakusten dute. Astean bitan biltzen dira Landa­gain eskolako patio itxian 18:15etatik 19:15ak bitarte. Mo­men­­tu­an astearteetan eta ortze­gu­netan ari badira ere, as­telehenetara eta ortze­gunetara pasatzeko intentzioa dute. Hala ere, ez dira gazteak gimnasia egiteko gogoa duten bakarrak. Emakume batzuk ere pentsatua dute talde bat sortzea. De­na den, ikastaroa irekia dago apuntatu nahi duen guziarentzat, beraz oraindik garaiz zaude!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun