u Moldatuko ote zara euroarekin zure lanean?
v Orain arte pezeta eta liberekin kanbioak
egitera eta zentimoekin aritzera usatuak
gara, eta ez diot sobera beldurrik euroari.
u Zer duzu gustokoena lanean?
v Jendeak nere lana estimatzen duenean gustura sentitzen naiz: «ze tortilla goxoak», «bertze batean itzuliko gara» edo halakoak aditzeak lan huntan segitzeko gogoak ematen nauzki.
u Zer eginen zinuke diruarekin sobran bazinuke?
v Behar dutenei laguntza eman: hurbilean ikastolak lagundu eta urrunxeago ganez ere bada nola ongi enpleatu dirua.
u Mexikotik ailegatu berria zara. Zer inpresio ekarri duzu?
v Aski interesgarria iduritu zait, baina bertze aldetik diferentzi haundiak dira aberatsen eta gainekoen artean, eta batez ere indigenekin.
u Egia da Marcos subkomandantea ikusi duzuela?
v Bai, Pueblan ginelarik harat ailegatu zen zapatisten martxa eta hurbiletik ikusteko aukera izan ginuen. Emozionantea zen hango jendeak zuen ilusioa.
u Eta geroztik, mariachiak edo trikitixak?
v Momentu huntan «Los cadetes de Linares» zozotuta naute.
u Eta zer diote «las chamacas mexicanas»?
v Chamaquita bat eramaki nuen nerekin eta berarekin aski nuen.
u Ze lore oparituko zenioke zure neskari?
v Xulufrin xorta bat.
u Erreala edo Osasuna?
v Ez dut futbola segitzen, kirola baino gehiago negozio bat dela iduritzen zait. Baina bat aukeratzekotan Osasuna hartuko nuke.
u Janari eta edari gustukoenak?
v Edateko ura (ez irririk egin) eta jateko patata-tortilla xingar magrakin.
u Lo egiteko pijama, kaltzontziloak edo biluzirik?
v Kantzontziloa. Pijama ez dut maite eta biluzirik dinbi-danba ez da batere goxo.