Babes ditzagun gure seme-alaben hizkuntz eskubideak ere

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilpena arautzeko abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretua eta honen garapena arautzen duen urtarrilaren 8ko Erabakiak onartu direla eta Oronozko Eskola Publikoko Kankan Guraso Elkarteak otsailaren 15ean burutu den bileran hau azaltzea onartu du:
• Gure desadostasuna lege honekin Nafarroako hizkuntz propioa den Euskara, erdararekin batera (18/1986 Foru Legean «Ley del Vascuen­ce»an zehazten da) erabiltzeko eta ezagutzeko eskubidea larriki murrizten bait du.
• Akordio honek eragin zuzena du Nafarroako gizartean eta gure hizkuntzan bizitzeko dugun eskubidea ukatzen digu.
• Erabaki honek euskarari Nafarroan behar duen babesa kentzen dio eta gure ama hizkuntzaren desagerpenaren lehen pausua da.
• Gure seme-alaben hizkuntza eskubideak errespetatu eta bermatzea Administra­zioaren betebeharra da.
           
Bittor ELIZAGOIEN
Oronozko Eskola Publikoko Kankan Guraso Elkarteko
presidentea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun