Goizuetako herriari gure esker onak bidali nahi dizkiogu. Lehengo egunean, inauteriak zirela, Lesakatik Goizuetara abiatu ginen, han, giro paregabean, besta on bat egiteko asmoz. Han ginela, saltsan sartuak, kartera, 25.000 pezeta, kotxeko eta etxeko giltzak galdu genituela ohartu ginen. Hura amorrua! Zernolako nerbioak! Orduan, inpotentzia egoera horretan, nerbioak jota ginela, goizutarren laguntza guztia izan genuen; benetan eskertzekoa! Horregatik, hitz hauen bitartez, gure eskerrik beroenak bidali nahi dizuegu, bereziki Urrutinea ostatua eta Mutuberria ostatukoei, gurekin izan zenuten pazientzia eta atentzioagatik. Egia erran behar badugu, gure burukomin haundiena ez zen galdutakoarengatik, benetan kezkatzen gintuena zera zen: ez genuen Goizutan bizitzen gelditu nahi!! Lesaka hagitzez ere herri politagoa baita! (kar, kar, kar).
Bromak aparte, ez dugu behin ere ahaztuko guregatik egin zenuten guztia. Betitik Lesaka eta Goizutako jendearen artean hagitz harreman ona izan dugula ezin da ukatu, eta ez da harritzekoa zuek bezalako jende fin, jatorra eta prestuekin harreman ona izatea ez da batere zaila. Erran bezala bada, esker mila aunitz eta badakizue, Lesakan hiru lagun haundi dituzuela nahi duzuen guztirako, Sanferminetan besta ikaragarriak pasatzeko ere bai, eh!
Bihotz bihotzez muxu haundi bat Goizutako biztanleei, eta kamarero izugarri horiei. AUPA GOIZUTA!
Odei - Itxaso - Begoña