Aurreko hamaika edizioetan ez bezala 12. Korrika Goizuetatik igaroko da apirilaren 6an. Dagoeneko herri guzia jakinaren gainean dago eta ilusioz beteta gainera. Kilometroen salmenta ere arrunt ongi doa, baina helburuak ere haundi xamarrak dira, herritik Ezkurrako gaina artekoak osatu nahi baitira, 15 km. eta 600.000 pezeta zehatzago esanda.
P.D.: Gutun hau idazten ari naizela, orain arteko Korrika guzietan kilometroak erosi dituen herriko erakunde batek aurtengoari lagunduko ez diola esan didate. Ongi pentsatu gabe hartutako erabakia izanen da. Beraz, seguru nago lerro hauek ttipi-ttapan argitaratu orduko berrehun herritarretik goiti bere baitan dauzkan elkarte horren dirulaguntza jasoa izanen duela Korrikaren edizio berri honek.
Arantzazu Z.