Tenporek eguraldi nahasi xamarra agintzen dute udaberrirako

ttipi-ttapa 2009ko ira. 4a, 13:48

Miguel SUKUNTZA LEITZA

Ez da normala eguraldi hau, ezta ona ere. Negu­an neguko eguraldia egin behar du, gainerakoan kanpoa neguan aurreratzen da eta primadera txarra heldu baldin bada, akabo!
Aurten ez dakit beranduko izotzik eginen ote duen, bainan haizearen aldaketa batekin ez da harritzekoa izaten bi edo hiru izotz egitea, hemen Leitza alde honetan ez behinipin. Bera aldean eta beharbada ez horrenbeste, baina Leitzalde hau leku hotza da.
Oso tenperatura altuak izan dira negu honetan, nik ez dut klase honetakorik ezagutu. Orain dela 40 urte baino gehiago ilbeltza izandu zen ikaragarri ona bainan otsaila oso txarra egin zuen eta pinuak eta dena ihartu zituen.
Joan den martxoaren 7an, 9an eta 10ean izandu ziren tenporak­, eta nahasi xamarrak gelditu dira. Izandu dira haize aldaketak, mendebaldekoa, hegomendebaldekoa, haizegoa… denetarik. Tenporek denboraldiko hiru hilabeteetan zer eginen duen iragartzen dute eta seguraski horrela izanen dugu eguraldia, nahasi xamarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun