Nere ustetan eguraldiaren nahasteak lotura du abioien mugimendu handiarekin

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Juan Cruz IRURETA ELIZONDO

Aurten ez dugu negurik batere ezagutu, hezetasun aldetik bai, bainan hotzik batere ez.
Nik ikusten dut eguraldi honek gero bueltak ekartzen ahal dizkigula. Neguan aziendak dituenarendako eta aunitz jenderendako denbora onak egin ditu, baita mendian ibiltzen garenentzat ere. Baina hortik aparte hau ez da batere ona, orain zuhaitz denak lore-loretan daudelako, eta gero horma bat egiten badu dena hondatzeko beldurra ematen dit.
Ageri dena da haizego hau aldatuko dela. Luze xamar irauten badu igual ailegatuko gara uda aldera eta hormarik gabe pasatuko gara, bainan orain hau aldatu eta iparra sartzen bada hormak errex aile­gatzen ahal zaizkigu.
Elurra eta horma beharrezkoak dira. Bertzenaz udan hainbat zikinkeri izaten dira, euliak… eta baratzetan bertze hainbertze zomorro ezin atereaz.
Neretako eguraldia aunitz nahastu da azken urteetan, eta beharbada huts eginen dut, bainan­ iduritzen zait zeruan hainbat abioi ibiltzen direlako aldatu dela horrenbertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun