Sobera goxoa izandu da aurtengo negua. Gauzak bere denborean behar dute, batere hormarik ez du egin eta dagoeneko pinuaren har alu hori hor dabila deskantso ederrean paseatzen, ez baitio batere kalterik egin neguak. Horrek ez du gauza onik ekarriko, gero arboletan kalte ederra eginen dute.
Gainera, oraindik apirila aldean hormaren bat edo bertze botatzen ahal du, eta orduan a zer desastrea egiten ahal duen! Arbola guziak loratuak dira, txoriak kantari hasi dira kontent, eta…
Jendea ere kontent dago eguraldi eder honekin, bainan neguan negua egin behar du eta udaberrian udaberria. Neguko hormak beharrezkoak dira mamurru zahar horiek denak garbitzeko.
Nik ezagutu dut, orain dela 50 urte, eguraldi erogarria, neguan euria, euria eta euria, eta otsaileko lehendabiziko egunean gelditu zuen euria, hasi zuen horma, hilabete osoa egin zuen horma. Erramuak, pinuak, dena garbitu zuen, pentsatu otea zer deabrua den, ba otea ere garbitu zuen… dena hondatu zuen.