Haur Kantu txapelketaren Lapurdiko kanporaketa Urruñako polikiroldegian iraganen da maiatzaren 1ean goizeko 10etatik goiti. Irabazleak Euskal Herriko finalean lehiatuko dira, ekainaren 9an. Urruñako kanporaketan Sarako San Josepe eskolak parte hartuko du, sei neskekin talde bat muntatua baitute. Horien kantua kreazioa da, bainan doinu ezaguna hautatu dute, Saiberri taldearena. Anais Marixular bakarka presentatuko da, bere kantua kreazio osoan izanen delarik (hitzak, airea eta musika berriak).