Urtero bezala, udaberriarekin batean, gaupasen garaia heldu zaigu herrira. Aitzineko urteetan bi kontzertu egiten baziren ere, aurten bat baizik ez da izanen, bertzenaz hurbilegi izanen zirelakoan.
Herri Urrats bezperakoa atxikitzea erabakia izan da eta hauek dira maiatzaren 5ean arituko diren taldeak: Sarako trikitixak, Zizkuitz txaranga, Unama, Empalot, The 3peace, Anestesia eta Eztanda.
Antolatzaileek jakinarazten dute aterpea segurtatua dela euria balitz eta azpimarratu nahi dute bi prezio desberdin izanen direla: 30 Libera gaueko 11k aitzin, 40 Libera ondotik. Egitarau fresko honen dastatzeko, hobe goizik agertzea beraz…