Martxoaren 31n, Ipar Euskal Herriko ikastola guziek bezala, Olhain ikastolak ere bere ateak ideki ditu. Honela, Seaskak abiatu duen kanpaina handiaren karietan, jende andana batek gure herriko ikastolako egoitza berriaren bisitatzeko parada izan du. Honetaz gain, xehetasun interesgarri frango emanak izan zaizkie gaur egun dugun euskara hutsezko eskola bakarra ezagutzen ez zutenei. Bertzalde, ikastolako haurrak Senpererat joan dira apirilaren 6an, Korrika Ttikin parte hartzeko.