Ur-depositora doan tuboan sortutako aire-poltsek arazo aunitz sortuzituzten apirila hasieran. Zenbait egunez, ez zen urik izan eta gauez mozketak egin behar izan zituen Udalak. Donamarian egiten ari diren saneamendu lanen ondorioz sortu dira arazo hauek. Tubo berria jarri ondotik moldatuko dira arazoak behin behinekoz. Behin betiko moldaketa, berriz, Ituren, Elgorriaga eta Sunbillarekin batera eginen den ur-hornidura lanekin ailegatuko da. Lan hauek abuztuanadjudikatuak izatea espero du Doneztebeko Udalak.