Sariak odol emaileendako

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Apirilaren 1ean egindako ekitaldian dominak banatu ziren Donez­te­beko odol emaileen artean. Cristina Apeztegia Saldiasek zilarrezko ttan­tta jaso zuen, 50 emanaldi egiteagatik. Jose Jabier Apeztegia Egozkue, Jose Ignacio Olazar Apeztegia, Migel Oiartzabal Telletxeak eta Itxarone Zinkunegi Arzelusek zilarrezko dominak jaso zituzten, 25 emanaldi egiteagatik. Juan Carlos Arregi delegatua gustora azaldu zen, gazteek ere sentsibilizazio handia erakusten dutelakoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun