Badira 10 bat urte Etxalar, Igantzi eta Arantzako eskolen artean topaketak egiten direla. Lehenago, hiruhilabete bakoitzean topaketa bat egiten bazen ere, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza murrizketa dela eta, urtean bi egitera pasatu dira. Aurten, lehenbiziko antzerki-topaketa Arantzan egin zen abenduan. Bigarrena berriz, Etxalarren burutu zen martxoaren 28an. Herri Kirolak eta Baserriko Jolasak uztartu zituen ekitaldiak eta hiru herrietako haurrak ibili ziren gelditu gabe jolas guzietan. Kontxexi Arangoa irakaslearen hitzetan «haurrak ongi pasatzeaz gain, ekintza hauen helburu nagusia ingurua ezagutzea da. Hori dela eta, Landagain eskolako ziklo bakoitzeko ikasleek herriaren alderdi bat erakutsi zieten Arantza eta Igantziko haurrei». Eguerdi aldera, herri bakoitzeko ikasleek autobusa hartu zuten, eta bukatutzat eman zen topaketa hau. Hurrengo