Nagore Ansalas eta Itziar Iriarte uda honetan igerilekuetako arduradun

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 4a

Udaberrian sartu berri bagara ere, Etxalarko Udala udako ekintzei begira jarri da. Horietako bat igerilekuen adjudikazioa izan da. Martxo­an deialdi irekia izan zen izena eman nahi zutenentzat. Iaz talde bat baino gehiago aurkeztu bazen ere, aurtengoan bakarra apuntatu da: Etxalarko Nago­re Ansa­las eta Itziar Iriarte. Nagorek lehenbiziko urtea badu ere, Itziar lehenago ibilia da. Aipatu digunez «niretzat ez da esperientzia berria, iazko uda ere igerilekuan pasatu nuen. Dena den, aurtengoa ilusio eta gogo handiz hartuko dut». Urtero bezala, ekaina erdialdera irekiko ditu ateak igerilekuak. Ea aurtengo udak eguraldi onaz aprobetxatzeko aukera ematen digun!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun