Kultur Etxeko proiektua poliki-poliki aitzinera joaki da

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 4a

Udalak aspaldi dabilki buruan Etxalarren kultur etxea sortzeko asmoa. Horretarako, bada denbora dexente Uda­letxe zaharrean obrak egin zituztela. Momentuan, kanpoko aldetik berritua denez, barrenkaldea zehazten dabil udala. Horrela bada, herriko elkarte ezberdinei iritzia eskatzen dabil, kultur etxeari emanen zaion erabilera erabakitzeko. Eginen diren aretoen artean liburutegia, informazioa eta komunikazio teknologia berritan sartzeko puntua, eta areto handi bat (hitzaldiak, erakusketak, bilerak… egiteko) aurkitzen dira.
Puntu teknologikoari dagokionez, Etxalar herria Axura enpresarekin eta Aldude herriarekin elkartu da. Modu honetan SAREA proiektua sortu da, Isabel Eli­zalderen koordinaziopean. Proiektu honen helburu nagusiak herriko jendeari teknologia berrien munduan sartzeko animatzea eta Etxalar eta Aldude, munduan ezagutzera ematea dira. Horretarako, Interneten Web orria sortzea pentsatu da. Aintzinera eraman ahal izateko Akitania-Nafa­rroa­ko hitzarmenak eskaintzen duen diru-laguntzaz baliatuko da.
Web orria egin ahal izateko, herriko elkarte desberdinetako ordezkariek lan-talde bat osatuko dute, bakoitzak herriarentzako ikusten dituen beharrak betetzeko. Proiektu hau azarorako akautua egon beharko da, nahiz eta kultur etxea prest ez izan. Bitartean, Puntu Tekno­lo­gikoa irekitzeko bertze lokal bat egokituko da. Honekin, Udalak lortu nahi duena kultur etxe dinamikoa sortzea da, herritarren parte-hartze zuzenarekin. Ikusten denez, kutur etxea poliki-poliki aintzinera joaki da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun