Korrika handia ez, bainan Korrika ttikia pasatu zen gure herrietatik. Martxoaren 30ean eskoletako haurrek beren korrika egiteko aukera izan zuten: goizeko 12etan Urdazubiko eskolakoak herriraino lasterkaldi luzea egin zuten: eskola honetan 3. mailatik goitiko ikasleak direnez bi kilometro pasa egin zituzten. Zugarramurdin berriz, arratsaldeko 3,30etan egin zen: korrikalariak Haur Hezkuntza eta lehen eta bigarren mailako haurrak ziren. Nahiz eta hauek zati ttikiagoa korritu, kontuan hartu behar da Zugarramurdi maldatsua dela, beraz, hauen meritua ere haundia izan zen.