Irailaren 8an jokatu zen Donostian Zazpi Herrialdetako herri kirol txapelketa. Gipuzkoa eta Nafarroa lehen postuan puntutan berdinduak gelditu ziren, baina gipuzkoarrek kirol gehiagotan irabaztea lortu zutenez, beraientzat izan zen txapela. Nafarroak aizkoran bakarrik lortu zuen garaipena, Donato Larretxearen bitartez. Sokatiran (Beti Gazte), koxkor biltzen (Fernando Etxegarai), ingudean (Josetxo Urrutia) eta lasto altxatzen (Xabi Sein) 2. izan ziren.