Mediku-kontsulta ere obretan daukagu. Orain ez dago sala bat baizik, eta horretan atenditzen dute bai medikuak bai erizainak, biak batera. Herriko Etxeak 30 metro koadro gehiago erosi ditu eta obrak finitu ondotik bakoitzak bere sala izanen du eta jendeak ez du orain bezain bat esperoan egon beharko.