Dantxarineko karretera moldatu ondotik haunditu da izigarri kotxeen abiadura, batez ere herrian sartzerakoan. Oraindik istripurik gertatu ez bada ere, arrisku handia sortzen da Martineatik plazarainoko karrikan. Hori ikusi eta Herriko Etxeak Herrilan Departamendura igorri du abiadura moteltzeko seinaleak jartzeko eskaera. Hori zerbait bada ere, baliogarriena bakoitza bereaz konturatzea izanen zen: herrian sartzerakoan azeleradorea pisatzeari utzi behar diogula.