Gero eta haur gehiago eskuaraz ikasten ari da

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 3a

Buruil hastapenean eskoletarat itzuli zaizkigu gazteak. 30 urte betetzen dituen Zaldubi ikastolan iaz bezala 52 ikasle daude. San Josep eskola girixtinoak 180 haur biltzen ditu, hauetarik 60 gela elebidunetan dabiltza. Gainerat aipagarria da aurten murgiltze ikasgela ideki dela bizpahiru urtekoentzat, erran nahi baita osoki eskuaraz arituko direla.
Gan den urtean bezala bi eskola publikoek, herrikoak eta Amotzekoak 212 eta 36 gazte dituzte. Lehenean 112 gela elebidunetan dira, bigarrenean oraino ez delarik gure mintzaira erakasten nahiz eta guraso eta erakasleek galdeak egiten dituzten.
Azkenik, Saint-Chris­tophe lizeon iaz bezalatsu 200 gazte ariko dira lanean.
Herriko gazte batzuk minutu bateko isiltasuna eta solasaldiak egin dituzte Estatu-Batuetako atentatuen ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun