Urte guziz bezala, Sarako Herriko Etxeak erretiratuak gonbidatu ditu buruilaren 26an eginen den bidaira. Goizeko bederatziak eta erdietan partituko dira autobusak plazatik. Gero, Urdazubiko lezeak bisitatuko dituzte. Zintzur bustitzearen ondotik, Almandozen bazkalduko dute. Dantza eta kantuen ondotik, Sararat itzulikodira.