Ohargabean pasatu dira bestak

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 3a

Aurtengo bestak ere ohargabean pasatu dira eta jadanik heldu den urtekoeri pentsatzen hasi beharko dugu.
Usaian bezala, larunbateko kontzertu dantzaldiek arrakasta polita bildu dute, baita lasterketak ere.
Igande goizeko euriak ez du jendea izitu, eta presoen aldeko bazkaria Oihaletxepean egin da. Arratsaldeko ekitaldi gehienak, aldiz, normaltasunez egin dira atertu duelarik.
Gainerakoetan, azpimarratzekoa da Olhain ikastolak antolatu zikiro jatea jendez mukuru betea zela, eta asteazkenean herriko baserritarrek usaiako hitzordua ukan dutela primekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun