Irailaren 8an 2 pertsona hil ziren beren lagun baten ikustera joaten zirelarik Espaniako presondegi batetarat. Horren ondorioz 30 pertsona bildu ziren Azkaingo plazan Irailaren 10ean astelehenarekin: Aratz Gomezen familia, bere lagun batzu eta elkartasunez etorriak ziren pertsona batzu. Banderola bat zuten eskutan: «Eloignement = peine de mort, Euskal presoak Euskal Herrirat». Aratz Azkaindik, 500 kilometrotarat urrundua da. Bere auziaren beha ogoki da eta ondotik presondegiz aldatzeko arriskua badu. Familarentzat eta lagunentzat ez da egoera errexa 1 000 km egin behar baitira bere ikusterat joateko. Hortako galdetzen dute presondegi hurbilago bateraino hurbiltzea.